Joan den apirilaren 19an eta 20an, Irungo Lur-alai squash klubak antolatutako Alizia Txoperena emakumezkoen open nazionalaren bigarren edizioa ospatu zen. Azpimarratzekoa da diru kopuru handiko txapelketa dela (3.000 € sarietan), eta Espainiako erraketa onenak erakartzen dituela; besteak beste, Marta Dominguez egungo Espainiako txapelduna (Pontevedra) eta Pilar Etxetxuri (Tres Cantos) egungo 1. Argentinakoa. Finalean elkarren aurka izan ziren, eta Marta garaile atera zen 3/0 emaitzarekin.
3. eta 4. posturako lehian, txapelketa honen lehen edizioko Txapelduna 2023an, Sofia Mateos bartzelonarra eta Ona Blasco (Lloret de mar, Girona) gaztea gurutzatu ziren. Oso lehia estua izan zuten, eta eskura zuten aukera guztiak baliatu zituzten norgehiagokako erabaki eztabaidagarrienak aztertzeko. Onak lehen aldiz irabazi zion kide katalanari, squash jokalari profesional gisa emandako ibilbidean zehar.Antolakuntzatik, jokalari guztiek ekitaldira joateko egiten duten ahalegina goraipatu zuten, baita egunez egun laguntzen dieten entrenatzaile eta/edo senideak ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, emakumezkoen squasha babesten eta horren alde egiten duten erakunde guztiei, bigarren edizio hau aurrera eraman ahal izateko. Lur-Alai Squash Kluba, Iberdrola, Espainiako Squash Errege Federazioa, Euskadiko Squash Federazioa, Espainiako Kirol Kontseilu Gorena, Euskal Kirol Federazioen Batasuna, Gipuzkoako Foru Aldundia, Aurrera Klinika Fisioterapia (Ibon), Nafar Kiroleko ikus-entzunezko teknikariak (Javi eta Nieva).