Sandra Pérez eta Joel Eransus Gazteizen irabazi zuten

Sandra Perez eta Joel Eransus jokalari nafarrek irabazi zuten Euskal Ligako txapelketa, urriaren 21ean eta 22an, Gasteizko Beti Jai pilotalekuan (Mendizorrotzan).

Oraingo honetan Gasteizko Niksquash klubak antolatuta, squash nafarren indarra erakusteko balio izan zuen txapelketak.

Gizonezkoen taldea, 39 jokalariren parte-hartzearekin, Euskal Herriko squashean gertatzen ari den belaunaldi-erreleboaren isla izan zen, bi finalistak, Joel Eransus eta Adrian Beloqui, ez baitziren 22 urtetik gorakoak izan. Finalean, Iruñeko Amaya Kirol Klubeko Joel gazteak irabazi zuen 3-0eko emaitza sendoarekin.
Hirugarren postua Lur Alai Squash Klubeko Xabi Azaldegi gipuzkoarrarentzat izan zen, Benedikta Squash Klubeko Fran Serranori gailenduta.

Emakumezkoen koadroan, 7 jokalarik parte hartu zuten, eta garaipena Sandra Perez nafarrak lortu zuen, Benedikta Squash Klubeko Maider Briongos gaindituta. Hirugarren postua Amaya ko Rosa Andresentzat izan zen, Gasteizko Niksquash Klubeko Ane Garateri irabazita.

 

 

Txapelketaren Datuak


Txapelketa
Data -
Antolatzailea
Joku pista
Kategoria

Dokumentuak


    Izen-emateko epea itxita dago!!

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.