IONE ITURRIA eta ALBERTO FERREIRO, TXAPELDUNAK

Lur-Alai Irungo jokalariak eta DeporEibar taldeko jokalariak irabazi dute asteburu honetan Eibarren jokatu den Euskal Liga Txapelketako XXI. edizioa.

Ostiral eta larunbatean Eibarko Euskal Liga txapelketaren edizio berri bat jokatu da, Euskal Rankningerako baliagarria.
Euskal Autonomia Erkidego osoko jokalariek parte hartu dute, baita jokalari nafar batzuek ere.
Euskadiko Squash Federazioko klub guztiak ordezkatuta egon dira.

Postu guztiak argitzeko beharrezkoak diren partida guztiak jokatu dira, eta lehen sailkatuak, maila absolutukoak zein emakumezkoenak, honako hauek izan dira:

  • 1. IONE ITURRIA (Lur-Alai- Irun) // ALBERTO FERREIRO (Eibarko Klub Deportiboa)
  • 2. NAGORE CIRION (Benedikta – Sestao) // UNAX MERINO (FreeSquash – Gasteiz)
  • 3. MARIANA OLIN (Nafarroako Unibertsitatea) // FRAN SERRANO (Benedikta – Sestao)
  • 4. Sailkatua Absolutuen kuadroan izan da Josu Gallastegi (Leketioko Hamaika NikSquash Klubetik)

Gazteekin , topaketa bat antolatu zen eta, sei jokalarien artean, bi multzo egin ziren.

Bi multzo horietan, denek denen aurka jokatu zuten. Bi liga horien ondoren, gurutzaketak egin ziren talde bakoitzean lortutako postuen arabera.
Topaketaren amaieran, bakoitzari garaikur bana eman zitzaion.

Eibarko Klub Deportiboatik, jokalari guztiek sortutako giro ona eskertu nahi dugu. Bakoitzak bere burua boluntario utzi du txapelketa ondo atera zedin laguntzeko. Bereziki, Juniorrekin topaketa antolatzen aritu zen Roberto Cantónen lana eskertu nahi dugu.

Eskerrik asko Udalari pistak lagatzeagatik, garaikurrekin eta txapelekin laguntzeagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Alzola Basque Waterri txapelketarekin duen laguntzagatik eta beti ari delako Herriko Kirola babesten.

Espero dezagun beste ekitaldi bat lehenbailehen antolatzea.

Laster arte

Txapelketaren Datuak


Txapelketa
Data -
Antolatzailea
Joku pista
Kategoria

Dokumentuak


    Izen-emateko epea itxita dago!!

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.