Squashean sarritan jokatu ezkero, federatzea pentsatu beharko zenuke.
Onurak
- Urteko lizentzia bat ekonomikoa da, eta modu honetan, aseguru bat izango duzu, kirol honetan gerta dakizukeen edozein gorabeherari aurre egiteko.
- Urtean zeharreko txapelketa ofizial asko jokatzeko aukera ematen dizu, maila nazionalean zein autonomikoan, aukeratzen duzun modalitatearen arabera.
- Squashean hasteko dituzun aukera onenei buruzko aholkularitza zure eskura izango duzu, hala, hastapenak hain zailak ez izateko eta horrela, kirol honetaz askoz gehiago gozatu ahal izateko.
- Hainbat jardueratan ere parte har dezakezu, hala nola lehiaketa ofizialetik kanpoko txapelketak, ikastaroak, hitzaldiak, entrenamenduak, masterrean parte hartzea, aholkularitza, etab. Azken finean, Squasheko Euskal Federazioak antola ditzakeen jarduera guztiak.
Los tipos de Licencias Existentes son los siguientes:
- 14 urtez azpiko lizentzia autonomikoa: Euskal Squash Federazioak antolatutako txapelketa guztiak, 14 urte baino gutxiago dituzten jokalariei jokatzeko aukera ematen die, eta senior eta 19 urtez azpiko txapelketak jokatu ahal izango dituzte 13 urte behin bete ondoren.
- 14 urtez azpiko lizentzia nazionala: Tmodalitate horretako txapelketa nazional eta autonomiko guztietan parte hartzeko abagunea dakar, eta senior eta 19 urtez azpiko txapelketak jokatu ahal izango dira 13 urte betetakoan.
- 19 urtez azpikoen lizentzia autonomikoa: 19 urtetik beherako jokalariei Euskal Squash Federazioak modalitate horretan egiten dituen txapelketa guztietan jokatzeko aukera ematen die, baita seniorretan ere.
- 19 urtez azpikoen lizentzia nazionala: modalitate horretako torneo nazional eta autonomiko guztiak eta seniorrak jokatzeko aukera emango dizu.
- Lizentzia autonomikoa: txapelketa autonomikoetan parte hartzea ahalbideratzen du (Euskadiko Squash Federazioko egutegian agertzen direnak)
- Lizentzia nazionala: txapelketa nazionalak eta autonomikoak jokatzea ahalbideratzen du.